Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Europako Batasuneko direktibaren arabera, enpresek denbora behar dute euren betebeharrak eta horretarako inbertsioak ezagutzeko. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Parmalat gaiari buruz duela bi aste eztabaidatu zuten arren, Europako Batzordeko ordezkariek konpainien funtzionamenduarekin lotuta dauden direktiba komunitarioei buruz hitz egingo dute. Berria - Ekonomia 2004-01-20
Europako Batasunaren direktiba bati jarraiki, Belgikako estatuan bizi diren atzerritarrentzat (882.000) eta asilo eskatzaileentzat 2008. urterako derrigorrezko egingo duen nortasun agiri elektronikoa lehenbailehen indarrean jarri nahi du ministro federalak. Berria - Mundua 2006-01-14
Europak biokarburanteei buruzko direktiba ateraia du 2003-an, landare erregaien erabilpena bultzatzen du; Frantzian aldiz bio erregaiik ez da legez aipu. Herria 2005-11-17
Baina, Bolkenstein direktiba, hiper liberaltzat ekartzen dutena, laster euro parlamentuan eztabaidatzekoa dute. Herria 2005-11-17
Entzun ezak ondo, mutiko: berriz ere halako alukeria batekin izorratzen banauk, bankilloari brilloa eta guzti atera beharko diok ipurdiarekin, mekauenlaostia!, berdin zaidak direktibak zer esaten duen, kabroi halakoa... Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 162. orr.