Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dirdirka (30 agerraldi, 21 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 105 agerraldi; orobat dir-dirka 3 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 10 agerraldi) adlag dir-dir egiten. ik dirdiraka.

Denak elkarrekin berriz etxe aldera zihoazenean, zeruan izarrak dirdirka hasten zirela ikusten zuten, eta zapoak aditzen zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Joan dira lainoak zeruan, izarrak dirdirka dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 26. orr.

Irri egiten zuen eguzkiak, soroko ihintzetan dirdirka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.

Argi berde bat dirdirka ari zen Kidd badiaren gainean, piraten errekaren ahotik hurbil.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.

Ministroak Snaperen portaeragatik txundituta zirudien, eta zuzendariak betaurrekoen atzean dirdirka zituen begiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 339. orr.

Beltzarana eta ile motza, begietan perla beltz bi zituen dirdirka, jostari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 29. orr.

Sakelako salatoskopioa irtenda zegoen osaba Vernonen galtzerdi zaharretatik eta biraka eta dirdirka zebilen lurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Hareatzez haraxeago, ortzemuga urruna urratzen zuten kretazko mendien tontorrek, zuritasun itsugarriz dirdirka noiznahi, baita egun euritsuetan ere, eguzkiak beti argituko balitu bezala. leihotik kanpoko hostoak dirdirka ari ziren oraindik, eta leihatiletan eta formikazko gainean osatzen zituzten irudiei begiratu nien.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dirdirka ari (4); dirdirka ari zen (3); eta dirdirka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus