Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregeak ikusiko du, guk ezpatak zorrotik atereaz eta eguzkitan dirdiraraziz, gatazka hasia dela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 246. orr.
Lisboa setiatzen duten armak dirdirarazten eta sutzen dituen uztail ezin gartsuagoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.
Leihotikako argitasun izpiek ilunpe beltza ukatzen zuten, eta gelako kirten metalikoak dirdirarazten. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 70. orr.
Su lama batek -pasioak eta gartsutasunak hartutako bere bihotzetik etorriak-, begiak dirdirarazi zizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.
Mahaia xahutu zuen, trapu busti batez igurtzi, eta zura oihal idor batez dirdirarazi. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.
Ordu erdi garrenean termometroa higitzen hasi zen, zegokionez: altzairu dirdirarazizko orratza, koadrante horailaren gainean bare beltz baten gisa aldaro eginez, 95°an geratu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.