Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
diptero1 izond intsektuez mintzatuz, mintzezko bi hego, aho xurgatzailea eta metamorfosi osoa duena; horrelako intsektuek osatzen duten ordenako kidea.
Zaldiak eta zaldizkoak ezin ihes egin eskualde zingiratsu horren bazter guztiak betetzen dituzten intsektu dipteroen ziztadei. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
Diptero horien eztenetik libratzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
Mikel Strogoffen zaldia, diptero pozoitsu horiek eztenkaturik, saltoka zebilen mila ezproiren izar puntadunak saihetsean sartuta legez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.