Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dipolo iz elkarren hurbil dauden, eta bat positiboa eta bestea negatiboa diren bi poloen multzoa.
Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, ipar orratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean: orientatu egiten dira, batzuk nagiroago beste batzuk baino. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.
Hobe Lurrean irautea, dipoloekin jostatzea hoberik ezean, bentzenoa araztu eta etorkizun ezezagun baina gertu eta ziurki trajiko baterako prestatzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.