Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diplomaziaburu (orobat diplomazia buru g.er.) iz estatu bateko diplomaziaren burua.

Erresuma Batuko diplomaziaburuaren irudiko, haatik, «hori gertatzeaz nahikoa kezkatuta dago Teheran, eta honek berak agerian uzten du nazioarteko erakunde honen eraginkortasuna».  Berria - Mundua   2006-01-17

Frantziako diplomaziaburuaren iritzian, baina, Teheranekin elkarrizketak berriro abian jar daitezke, Iranek betetzen baditu IAEArekin hartutako konpromisoak.  Berria - Mundua   2006-01-31

Pekingo gobernuaren diplomaziaburua.  Berria - Mundua   2006-03-08

Bileran parte hartu zuen, hain zuzen, Irakeko lehen ministroak berak eta haren diplomaziaburu Hoshiar Zebarik.  Berria - Mundua   2004-07-22

Munduko diplomazia buruak aldarrikapen agiri bateratua hitzartzen saiatuko dira.  Berria - Mundua   2004-11-23

Ameriketako Estatu Batuetako jarduneko diplomaziaburu Colin Powellek boz hauetan parte hartzera deitu ditu sunitak.  Berria - Mundua   2004-12-29

Tel Avivera joatekoak dira, datorren astean, AEBetako gobernuko bi goi arduradun eta EBko estatuetako diplomaziaburu andana ere.  Berria - Mundua   2006-01-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus