Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
diplomatu 1 izond/iz diploma bat duena. ik diplomadun.
Batxiler eta lizentzia diplomak pasa zitzaten nahi zuen, gero kolejio horretarako, bai eta Garazi eta Hazparnerako irakasle diplomatuak izateko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 72. orr.
Abokatua eta Zientzia Politikoetan diplomatua, RPR alderdiko (oraingo UMP) idazkari nagusi izan zen 1998-99 artean. Berria - Mundua 2004-04-01
Bi ikasturtekoa da ikastaroa, lehengo urtean hasi zirenez, aurten izango dira lehen diplomatuak (berrogei inguru). Berria - Kultura 2004-09-15
2 ez-diplomatu
Lehendakariaren agindu berri batek zioenez, hemezortzi urteko ikasle ez-diplomatuek soldadutzara joan behar zuten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 85. orr.