Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
diplomatikoki adlag era diplomatikoan; diplomaziaren aldetik.
Gobernu berria Ameriketako Estatu Batuek urtarrilaren 7an diplomatikoki ezagutu zuten arren, CIAk hasiak zituen planak, Habanarako bidean zetorren Fidel Castroren agintaldia hantxe bertan amai zedin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 311. orr.
Marcosen mafiak jakin izan du seguraski ez zela diplomatikoki posible izanen gure desagertaraztea. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 299. orr.
Diplomatikoki ez dago inolako zalantzarik Erresuma Batuak Gibraltarren gainean zuen eskubideaz. Berria - Mundua 2004-08-05