Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diploma eta ohorezko aipamenak gorabehera, oso zaila gertatu zitzaion Estatuaren bulegoren batean lana lortzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.
Ezagutzak ahoz azaltzea beharrezkoa izango da gradu titulua eskuratzeko, hau da, gaur egungo lizentzia edo diploma eskuratzeko. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
Eskola-psikologiako diploma baterako prestatzen ari zen Parisen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.
Albertok kolegioa utzi eta Turinera etorri zen lizeoko diploma lortzeko azterketa egitera. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 112. orr.
Berrehun ikasle inguruk izena eman dute bi ikasturteko diploma lortzeko. Berria - Kultura 2004-11-12
Nekazari eskolako BTS diploma erdietsi bezain laster. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.
Atzo Azkoitian izan zen, METCA masterraren diplomak banatzen. Berria - Kirola 2006-02-01
Ikastaroan parte hartu zuten 13 ikasleri diplomak eman zizkien Mendikoik. Berria - Ekonomia 2004-07-04
Eman didate diploma, latinez idatzia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 236. orr.
18.000 euro eta diploma bat eskuratuko ditu, Donostiako Miramar jauregian eginen den ekitaldian. Herria 2005-06-09
Bakoitzak 15.000 euroko dirusaria eta Javier Mariscal artistak diseinatutako garaikurra eta diploma jaso ditu. Berria - Kultura 2004-01-29
Gertu, oso gertu izan nuen olinpiar diploma. Berria - Kirola 2006-02-10
Eskola giristinoek eskaintzen duten formakuntza hortan sartzeko behar da lehenik unibertsitateko lizentzia edo "maitrise" diploma. Herria 2003-01-21
Baxoa 3 urte heineko diploma, euskararen ezagutza on bat, Hezkuntza arloko ezagutza edo esperientzia. Herria 2003-09-04
Baxoko diploma ukaiten dutenen kopurua. Herria 2001-05-10
Diploma: maitrisa (baxoa 4 urte). Herria 2001-08-02
· Denbora teorikoaren %50 gehiago behar izaten dute ikasleek diploma, erdi mailako ikasketen agiria, eskuratzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.
Badirudi, dio Dubos abadeak, diploma berean Anastasio enperadoreak prokontsul izendatu zuela Klodoveo. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.
[Antso III.aren] agintaldian sinatutako diplomen sorta kritiko arrazoitua argitaratu dute, Roldan Jimenoren eta Aitor Pescadorren eskutik. Berria - Kultura 2004-03-24
2001-eko ikasleen diploma-eskaintza egunean. Herria 2001-07-19
Nekazaritza ekologikoko ikasleen diploma ekitaldia egin da Tolosan. Berria - Ekonomia 2004-07-04
Epsilon-Euskaldi taldeak Mondragon Unibertsitatearekin batera antolatzen duen METCA masterraren diploma banaketa ekitaldian. Berria - Kirola 2006-02-01
Paretetan zintzilikaturik, diploma mordo bat ageri. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 192. orr.
Zorigaitzez, Espainiak ez du ingeniaritza diploma horri baliorik emaiten. Herria 2002-10-03
Batxiler eta lizentzia diplomak pasa zitzaten nahi zuen, gero kolejio horretarako, bai eta Garazi eta Hazparnerako irakasle diplomatuak izateko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 72. orr.
Bizkitartean, urte hartan hiruk eskuratua zuten batxiler diploma. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 81. orr.
Jostun diploma zuen, gaztetan eskola batean aterea. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.
Ezagutzak ahoz azaltzea beharrezkoa izango da gradu titulua eskuratzeko, hau da, gaur egungo lizentzia edo diploma eskuratzeko. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
Goi teknikari diploma lortu zuen. Berria - Mundua 2006-04-05
Kattinak, salbatzaile diploma zeukanez, bizkarrean zaflakoka lehen artak, menturaz ere azkenak, eskaini zizkidan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.
diploma bat (8); diploma baxoa (4); diploma eman (3); diploma eta (7); diploma izatea (3); diplomen kopiak (6); eta diploma (4); heineko diploma (6); heineko diploma baxoa (4)