Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dioxina 1 iz konposatu organiko nitrogenoduna, oso pozoitzsua.

Dioxina da munduko gairik toxikoenetakoa, eta %60-70 errauste plantek sortzen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Errauste plantek ez omen dituzte oso gai kutsagarri arriskutsuak sortzen (karbono-dioxidoa, azufre-dioxidoa, dioxinak, furanoak, kadmioa, beruna...).  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Justxenko dioxinaz pozoitu zutela jakinarazi dute haren medikuek.  Berria - Mundua   2004-12-12

Hondakinek uzten dituzten dioxinaz betetako errautsak produktuetara heltzen dira, eta, horien bidez, pertsonengana.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Gantz gramo bakoitzeko pikogramo bat dioxina.  Berria - Gaiak   2006-02-10

0,1 nanogramo dioxina eta furano baino gehiago ezingo da isuri metro kubikoko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Alemaniatik inportatzen zuten pentsu hori, eta, itxura guztien arabera, dioxinaz kutsatuta zegoen.  Berria - Gaiak   2004-11-05

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Frantzian dioxina kontzentrazioa Irlandan baino hamar aldiz handiagoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Dioxina eta furano maila normalean baino altuagoa izan ohi da elikagaiak errauste planta, zentral elektriko edo gai kimikoekin lan egiten duen enpresa batetik gertu jasotzen direnean.  Berria - Gaiak   2004-09-12

Zaborra errausteak dioxina-emisio handia dakarrela ere esan zuten hizlariek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Errauste plantek, une oro, dioxina kopuru «handia» isurtzen dutela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Bizilagunek arnastutako dioxina-kantitatearen oso portzentaje txikiak direla erraustegiek sortutakoak.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Justxenkori TCDD dioxina mota antzeman diotela baieztatu du Zimpferrek, hain zuzen ere, dioxina mota gogorrena.  Berria - Mundua   2004-12-19

1999 an Belgikan eta ere Frantzian, oilasko, arroltze, xerri ta beste... dioxina gostuarekin; Frantzia hegoaldean urte berean, behi odolez trafikatu arnoa.  Herria   2001-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dioxina eta furano (7); dioxina eta furanoak (4); dioxina gehiegi (3); dioxina kopuru (3); dioxina kopurua (3)

dioxinak eta furanoak (4)

dioxinaz kutsatutako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus