Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dioxido 1 iz molekulan bi oxigeno atomo dituen oxidoa.

Aldaketa baikor batzu erakustera emaiten dituzte, hala nola nitrogeno dioxido kutsaduraren neurria apaldu den.  Herria   2005-04-28

Biriketako eta arnasteko arazoak sortzen ditu nitrogeno dioxidoak, asma, alergiak eta ozonoa troposferan sortzea eragiten du.  Berria - Mundua   2004-10-16

Berde koloreko hostoak gorri bihurtzen dira, landareak minek isurtzen duten nitrogeno dioxidoa xurgatzean.  Berria - Gaiak   2004-01-29

Sufre dioxido kontzentrazio arriskutsuak atzeman dituzte Muskizen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Martxoaren 15ean Jaurlaritzaren neurgailuak 227 eta 228 mikrogramo sufre dioxido neurtu zituen metro kuboko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Plutonio eta uranio dioxidoa nahastuz erregaia sortzeko diseinaturiko lantegia Txinari salduko diotela iragarri du Gobernuak.  Berria - Mundua   2004-03-07

2 karbono dioxido

Tenperatura igotzea, karbono-dioxidoaren (CO2) atmosferako kontzentrazioak gora egitearen ondorioz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.

Atmosferara zenbat karbono dioxido isur dezaketen esango die Europako Batasunak enpresei.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Arnasten dugun aire berriak % 21 oxigeno eta % 0,03 karbono dioxido du; arnasan kanporatzen dugun aireak, berriz, % 16 edo % 17 oxigeno du, eta % 3,5 karbono dioxido.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Garrantzitsua da prozesu hori biriken eta odolaren artean oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Animaliaren barruan dagoen karbono dioxidoaren kontzentrazioa inguruko uretan dagoena baino handiagoa denez, kanpora egiten du karbono dioxidoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Karbono dioxidoaren isurketak jaisten ari dira.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Karbono dioxido isuriak murrizteko beharra dagoelako.  Berria - Harian   2006-02-18

Karbono dioxido gasen ondorioz, ozeanoetako PH mailak behera egin du.  Berria - Gaiak   2004-08-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus