Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Hola" esan bainion, diosal gisa kaixo erabiltzen ez dudalako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 185. orr.
Eskua kapelura marinelen diosala, kapeluan izarrik ez. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 150. orr.
Espaloirik gabeko bideetan, oinezkoak diosala zor dio parean edo inguruan egokitzen zaion oinezkoari; gizalegeak hala agintzen du. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.
Diosal kikildu bat murmurikatu nien nire paretik pasatu zirenean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 88. orr.
-Baita zuei ere -andrearen diosal abegitsua-. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.
Bihotza jauzika jarri zitzaidan lehenbiziko "Kaixo, Oliver!" diosala entzun nuenean, baina hark ez zuen jarraipenik izan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.
Emazteak buru ukaldi hotz batez ihardetsi zion nire diosalari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.
Doi-doian txori ttipi eta kolore-bitxiek beren harpadun mingainetako mintzo goxo-eztiaz, egunsenti gorri-arrosari diosala eman zioten. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.
Diosala itzuli, eta ondoko kaletik gora jarraitu du. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.
Zori onez edo txarrez, baditut han-hemenka diosala ukatzen didaten ezagunak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 128. orr.
Heil Hitler!, Klausek, irribarrez, eta biok eskua jaso genuen diosal gisa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 44. orr.
Emakumea altxatu egin zen, eta Aluanen esku gainera makurtu zen diosal gisara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 181. orr.
Beste bat eskatu nuen, eta, diosalik gabe, egunkaria erakutsi nion; Spadek begirada labur bat zuzendu zion, eta niri irribarre bat, laburragoa oraindik. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 140. orr.
Bi musu izan ziren; esan nahi dut ez zela diosaletarako erabiltzen den keinu iheskor hori, eta luze sentitu nuela bere ezpainen freskotasuna masail bakoitzean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 463. orr.
Diosalezko hitz pare bat apal-apal esan eta gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.
Besoa altxatu nuen diosal egiteko, baina Patzikuk, begiak errepidean iltzatuak nonbait, ez ninduen ikusi ere egin. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 101. orr.
Txitxikovek, kapelua erantzi, eta diosal egin zion kalesatik, adeitasun handiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 425. orr.
Leihoetatik begira zeuden gizon eta emakumeetako batzuek "kaixo!" egiten zioten diosal eta Raymondek agurtu egiten zituen, eskuari eraginez eta irribarreka. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 263. orr.
Aurrera egin zuen, ezker-eskuin diosal eginez, harik eta Kirxaren kafe etxera heldu zen arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.
Normalena elkarri diosal egin eta nork bere bidean aurrera jarraitzea izango zen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.
Orduan neuk egin nion diosal Martxelori, kafetxeko atetik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 66. orr.
Norbaitek esan zuen bezala, putek eta kamareroek kalean egunargiz diosal egiten dizutenean, garaia da hiriz aldatzeko. · Gainerako bisitariak imitatuz, ertzainari diosalik egin gabe irten zen Juntetxetik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 10. orr.
Nagusiak agindu zorrotza eman zien diosalik edo hitzik ez egiteko lekaio ezagunei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 319. orr.
Fariasa zeraman eskua jaso zuen diosala egiteko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 247. orr.
Asaldatu antzean, Hamidak ere diosala egin zion, eta, bitxi samarra iritzirik, puska batean egon zitzaion begira. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.
Diosala egin eta zoazte. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 167. orr.
Harriturik egin zion diosala, frantsesez, eta elkar besarkatu zuten, estu; gero, xuxurlaka aritu ziren, besarkaturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 129. orr.
Eskua goitituz egin nion diosala Maddiri. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 88. orr.
Orduan ere urrundik egin zidan diosala eskua jasota. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 188. orr.
· Besoa altxatu behar zuela diosal faxista egiteko. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.
Ripak lehen diosala eta hitzak euskaraz egin zituen. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Diosalak egin ondoren, esan zidan: [...]. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 153. orr.
Ikustekoa baita zeinen urria den gizasemeok elkarri diosalak egiteko erabiltzen dugun imintzioen errepertorioa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 41. orr.
-Jaun agurgarri hori, ezin baztertuzko betebehartzat hartu dut gizalegezko diosalak egitera etortzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 409. orr.
Askotariko diosalak egin zizkion ispiluari, frantsesaren nolabaiteko antza zuten hotsak ateraz aldi berean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.
Aurrena, gobernadorearen etxera joan zen gizalegezko diosalak egitera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.
Frantsesez egindako elkarren arteko diosalen ondoren, [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.
Irribarre onbera bat zebilkion jostalari aho aldean, eta behin tranbiara igo eta txartela ordaindu zuelarik, gidariari egindako adeitasunezko diosal-irri zabal bilakatu zitzaion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Konfiantza-itxura bikainez gidatu zuen Templek autoa atetik barnerantz, segurtasun-guardiarekin diosal-keinu txeratsu bat trukatuz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.
Elkarri ohiko diosal hitzak esan ondoren, " ¿te has enterado?" galdetu zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 191. orr.
Begiradak bat egin orduko, eskua jaso eta diosal modukoa egin zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 155. orr.
bati diosal (3); diosal egin (20); diosal egin eta (4); diosal egin zion (6); diosal egiteko (4); diosal egiten (12); diosal gisa (4); diosal modura (3); diosala egin (17); diosala egin eta (3); diosala egin zion (3); diosala egiteko (6); diosala egiten (6); diosala eman (5); diosala eta (3); diosalaren ondoren (3); diosalik edo (3); diosalik egin (11); diosalik egin gabe (7); egin zidan diosala (3); eta diosal (6); eta diosala (6); gizalegezko diosalak egitera (9); nire diosalari (3)