Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dinosauro (ETCn 1.474 agerraldi; orobat dinosaurio ETCn 75 agerraldi eta dinosauru ETCn 90 agerraldi) 1 iz Bigarren Aroko narrasti erraldoia, burua txikia, lepoa eta isatsa oso luzeak, eta aurreko hankak atzekoak baino laburragoak zituena.

'Hominidoen sasoia baino lehenagokoak, dinosauroak munduaz jabetu baino lehenagokoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.

Dinosauroak desagertu zirenean [...] ugaztun txiki batzuk zuhaitzetara igo ziren, basoko landaretzan segurtasuna bilatzeko asmoarekin. Mundu bateko biztanle guztiak, inurrietatik garai bateko dinosauroetaraino.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 222. orr.

Balea bera baino handiagoa zen, oso lepo eta isats luzekoa, dinosaurio baten itxurakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

'Mapusaurus roseae' dinosauroak ehizarako elkartzen zirela iradoki dute. diplodokoaren antzeko dinosauro baten hezur pelbianoaren fosila.  Berria - Gaiak   2006-04-19

'Tyrannosaurus Rex' dinosauro handiaren arbasoa aurkitu dute Txinan.  Berria - Gaiak   2006-02-09

Dinosauro haragijaleen artean handienetarikoak ziren Mapusaurus roseae deituak.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Bestea, berriz, dinosauro belarjale baten fosila da.  Berria - Gaiak   2004-02-27

2 irud/hed

Oraingo honetan, gainera, taldea sasoian dagoela eta iraganeko indarrarekin aurkeztuko da Donostian, rockaren dinosauro zaharren antzik gabe.  Berria - Harian   2005-08-09

Fidel dinosauro bat da eta antigoaleko ideiak defendatzen ditu, baina bizi dadila urte askoan.  Berria - Kultura   2004-09-19

Neskatilak berehala konturatzen ziren dinosauro gezurti biren aurrean zeudela, eta ez zieten ia jaramonik egiten.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 20. orr.

Askoz eskala txikiagokoa da, ez da dinosauro nuklearrak bezain konplikatua.  Berria - Harian   2006-02-18

Metropoliko zinema kazetariak intelektualegiak dira, nonbait, halako dinosauro populistak ikonotzat hartzeko.  Berria - Kultura   2004-09-19

3 (hitz elkartuetan)

Bi dinosauro espezieren fosilak aurkitu dituzte Antartidan.  Berria - Gaiak   2004-02-27

Dinosauro mota berri baten fosilak aurkitu dituzte Amazonian.  Berria - Gaiak   2004-01-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dinosauro bat (6); dinosauro baten (4); dinosauro baten hezur (3); dinosauro espezie (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus