Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liuba eserita zegoen, besoak atzerantz dingilizka, halako ahulezia atsegin baten mende, ezin zoriontsuago, eroturik bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 151. orr.
Zutik geratu zen luzaro, bihotza azkar taupaka, giltza dingilizka zuela sarraila aurrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.
Txakurtxoa zeure alboan jarriko da [...] bere mihi luze eta artega dingilizka, bera ere kristalera begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.
Mikeleneko neskameak hartzen du, beti ere zigarro bat ezpainetatik dingilizka. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 169. orr.
Berokiak, kapelak eta bufandak esekitokietatik dingilizka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.
Bizkarraren alde bietara boxeo-eskunarruak zeroatzan dingilizka. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 57. orr.
Horrelakoetan hartzen du prentsak "laugarren boterea" deitu izan den horren antzik handiena, eta lintxatua, beti ageri da eder paperezko arbola muturrean dindilizka. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 169. orr.
San Txilibristo, bixigua ezpainetatik dingilisko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 504. orr.