Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dindan 1 iz kanpaien hotsa. ik din-dan.

Baina, erlojaria ez zenez, uraren bidez neurtzen zituen osabak dindanak -bere dindanak, alegia, zeren eta, bertzenaz, mila dindan suerte izan baitzitezkeen, batzuk din-dan eta bertzeak diiiiiin-daaaaaan, haiek laburragoak eta hauek luzeagoak-, erabiliz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.

Eta erlojuak diiin-daaan, diiin-daaan egiten segitzen zuen... baina beren laburrean zein luze egin zitzaizkidan dindan haiek!, harik eta amets hartarik haginetako minik gabe itzarri nintzen arte, bat-batean orduan ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 103. orr.

Horrela, nola ur isuriaren mailak emaiten baitzuen dindanaren neurria, maila hura marka batez seinalatu, eta handik goiti ontzi osoa markatzen zuen, neurri hura bere dindanen unitatetzat harturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.

2 dindanean adlag

Haur batzuk dabiltza dindanean burdinazko kateei eskutxoekin helduta, zaintzaileek eguneko lehen zigarroaz gozatzen duten bitartean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

Han zeuden idazlea lurrera abaildu zenean haurrak dindanean bakarrik utzi eta bertaratu ziren bi umezainak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus