Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dinbili
1 dinbili-danbala1 adlag kanpaien hotsaren onomatopeia.

Koltxoiari lau pertsona artean heldu, eta dinbili-danbala erabiltzen genuen, astinduka.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 140. orr.

Goiz batean, gutxienik ustean, aireplanoak agertu ziren zeru oskarbian eta dinbili danbala hasi ziren kanpaiak, dinbili danbala, eta aireplanoak herri gainean jirabiraka, burdinazko enara erraldoiak, ilunak, astiro, ozen, eta kanpai hotsak egundokoak baino larriagoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 63. orr.

2 (izen gisa)

Etxera heldu eta leihora inguratzen nintzen, kanpaien dinbili danbala entzuten zen orduekin eta, leihotik begiratuz gero, laino grisak ikusten ziren trapu zaharren moduan zeru garbitik pasatzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 111. orr.

3 dinbili-danbala2 adlag balantzaren onomatopeia.

Dinbili-danbala sartu zen orga zubian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.

Gero, emakumeei begiratu eta irribarre egin zien, eskuin eskuaz haiek agurtu eta aurrera segitu zuen, noiz edo noiz dinbili-danbala aldera eginez, nora ote zihoan ondotxo jakin gabe.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 25. orr.

Haurrak, ia biluzik, nire hanketara etorriko dira dinbili-danbala; nik jaso egingo ditut, neure haurrak gogoan, zeinak, ordurako, helduak izango diren, aberatsak, eta zoriontsuak, non edo non.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 10. orr.

4 dinbili danzan adlag balantzaka.

Hirurak abiatu dira: aizkolari-kontrabandista, dinbili dantzan; Xangarin, zalu-zalu; zuberotarra, muga-pasa kontatzen ari zaiguna.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dinbili danbala (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus