Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txinako dinastia batzuetan araututa zegoen enperadorearen anaiak izatea oinordeko, eta ez haurrak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.
Oinordetzazkoa zen, erregeak dinastia beraren barruan hautatzen zirelako, eta semeak zirelako oinordeko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.
"Jagellon" lituaniar jatorriko dinastia bat da, Polonian 1386tik 1572ra erreinatu zuena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.
Pepinen errege izendatzearen formulan ikusten denez, Karlos eta Karloman ere gantzutu eta bedeinkatuak izan ziren; eta jaun frantziarrek beste ezein dinastiatako inor ez hautatzeko hitza eman zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.
Ptolomeoen dinastiako errege-erregina guztien artean, hura izan zen bere herria benetan maitatu zuen bakarra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.
Liu Pangek sorturiko Han dinastiak arrakasta izan zuen funtzionariotza eraginkor eta onargarria eratzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.
Ahmès-en arabera, papiro zaharrago batean oinarritua dago testu hori, eta Ammenemes III.a, XII. dinastiako seigarren erregearen erregealdian idatzi zen papiroa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.
Hirugarren dinastiaren hasieran, ia herritar xehe guztiak ziren jopu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.
Tenorez etorri zen premu berria dinastiari segida ematera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.
Bisirrak lehenago semea ezkontzeko aholkatu zion, hartara ziurtatu egingo baitzuten dinastiaren jarraipena. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 120. orr.
Latinoamerikako diktadurarik odoltsuenetako bat somozatarren dinastiak osatua eta 1936tik 1979ko uztailaren 19a arte iraun zuena. Berria - Mundua 2004-07-17
Hala, munduko dinastia komunista bakarra da Hego Korea. Berria - Mundua 2004-07-09
Bush dinastiako George W. Bush presidenteak, George Bush CIAko zuzendari ohi eta AEBetako presidente ohiaren semeak, [...]. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 111. orr.
Gaur egun posible da Baionan Grenet dinastia botatzea eta Donibane Lohizunen Alliot-Marie Herriko Etxetik kanporatzea. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Han izan ziren Luziano Juaristi Atano X.a eta Juan Mari Juaristi Atano XIII.a, bestek beste, atanotarren dinastiaren ordezkari gisa. Berria - Kirola 2006-02-22
Erakusketa, batez ere, Antso III Nagusiarekin (1004-1035) hasi eta Antso Azkarrarekin (1194-1234) amaitzen den errege dinastia baten kultur emaitzaren lekuko gisa aurkeztuta dago. Berria - Kultura 2006-01-26
bigarren dinastia (3); bigarren dinastiako (7); bigarren dinastiako (7); bigarren dinastian (10); bigarren dinastiaren (6); dinastia baten (3); dinastiako erregeen (3); dinastiako erregeen (3); dinastiaren hasieran (7); han dinastiaren (3); hirugarren dinastian (4); hirugarren dinastiaren (6); hirugarren dinastiaren hasieran (4); lehen dinastiako (4); lehen dinastiako (4); lehen dinastian (3); lehen dinastiaren (3)