Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Serbian diru ofiziala dinarra den bitartean, Montenegron euroa erabiltzen dute, euro eremuan sartuta ez badago ere. Berria - Mundua 2006-03-05
Irakeko Gobernuak 115.000 dinar (100 dolar) emango dizkio Falujara itzuli nahi duen familia bakoitzari. Berria - Mundua 2004-12-19
Estatu Batuetako eta Irakeko segurtasun indarrek bere etxea miatu eta dinar faltsuak aurkitu zituzten. Berria - Mundua 2004-09-26
Basoran dela, Abu Qais-i, muga pasatzeagatik, denda bateko gizon lodi batek 15 dinar eskatu dio... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 110. orr.
Ez daukagu dinar bakar bat ere. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 102. orr.
Zuk bost mila dinar jasoko dituzu, eta mila dinar balio duen zaldi bat. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 177. orr.
Nik armairu hau egin, eta dagozkidan lau dinarrak kobratzera etorri naiz... Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 246. orr.
Juduak emana zion mila dinarreko zorroa galtzetan gorde zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.
dinar eman (4); dinar eskatu (3); hamar mila dinar (3); mila dinar (12); mila dinar balio (3)