Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dinamo iz energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duen tresna.

Jira egiten zuen bizikletaren gurpilak, jira argi farolaren dinamoak: atsegina zen jiratze hark sortzen zuen zurrumurrua entzutea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

Harriturik gelditu zinen zein tresna tipi eta irudiz ezdeusa zen ikusirik: dinamo bat funtsean, biradera bati eraginik elektrika sortzen zuena.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 94. orr.

Sotoko dinamoak erregairik baduen begiratzea komeni zaigu, gauean ez badugu argirik gabe geratu nahi.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 142. orr.

-Agian hondatu egingo zen dinamoa, besterik gabe.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 151. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus