Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehergaia dinamita zela esan zuten, ez, aldiz, talde armatuak maiz erabiltzen duen Titadyne. Berria - Mundua 2004-07-08
Gau batez komando ezberdinen artean banatu zen dinamita, ekintza berriak planifikatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 31. orr.
Pakete horretan bost kilo dinamita daude. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.
Banekielako etxe zaharraren azpiko hartzuloan sei bidoi gasolina, laurogeita hamabost metraileta [...] zazpi ametrailadora eta hiru kintal dinamita zeudela ezkutaturik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 86. orr.
Atentatua ongi planifikatua egon zen, baina dinamitak huts egin zuen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.
Guardia zibil bat hil zen dinamitak eztanda egin zuenean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.
Suaren, gauaren eta dinamita zartatuaren usaina maite zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 8. orr.
Bretainian dinamita lapurtzen laguntzeagatik. Berria - Mundua 2004-07-10
Kasko moderno batek indio zaharraren aurpegia babesten du, eta harro erakusten du eskuetan dinamitazko txistor luzea, txortena zut. Pako Aristi «Note book», 2005 - 9. orr.
Athleticek dinamita dezente daukalako aurrealdean. Berria - Kirola 2006-03-26
Behaka egona naiz ba ote zen dinamita zilorik, baina bat ere ez dut ikusi. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.
Dinamita kartutxoak ebasten ditut, amets egiten dut Victor Chavarriren jauregia suak hartuta ikusten dudala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.
37 dinamita txotx aurkitu zituzten Aix-en-Provenceko auzitegitik hurbil, estolda sarrera batean ezkutatuak. Berria - Mundua 2006-01-28
Ahosabaian dinamita bonba bat jartzeko gogoa ematen du, gauza hauek ikusita. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.
Gerrillari maoistek ipinitako dinamita-kargen aztarnak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 22. orr.
Fusila eta dinamita puska busti haiek bigarren karlistadaren denborakoak baino ez zirela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 196. orr.
Barruan detonagailuak eta dinamita arrastoak. Berria - Harian 2005-03-08
Ongi aukeratutako liburu batek -Kropotkinen edozeinek, esate baterako- gehiago zezakeela inon diren dinamita-pila guztiek baino. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.
36ko gerra hasi zenean, Trafariako (Portugal) dinamita fabrika batean ari zen lanean. Berria - Harian 2006-01-26
Alabaina nehor ez zen harritu, dinamita ohointzatik landa, Hutx militante potoloa libre eta kargurik gabe atera zenean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 39. orr.
Ondoko asteetan dinamita ebasle saldoak ez zuen ezer susmagarririk antzeman. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 31. orr.
dinamita ebatsi (3); dinamita erabili (3); dinamita zela (3); dinamitaz betetako (5); eta dinamita (6); kilo dinamita (7); lehergaia dinamita (3); zen dinamita (3)