Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
din-dan adlag kanpaien hotsen onomatopeia. ik dindan.
Baina, erlojaria ez zenez, uraren bidez neurtzen zituen osabak dindanak -bere dindanak, alegia, zeren eta, bertzenaz, mila dindan suerte izan baitzitezkeen, batzuk din-dan eta bertzeak diiiiiin-daaaaaan, haiek laburragoak eta hauek luzeagoak-, erabiliz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.
Eta ene bihotza ere bertze kanpai bat zen jada, bertzeekin batean jotzen ari zena, din-dan, din-dan, ene alegrantzia eta ene bizipoza adierazi nahi ziona mundu osoari. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 278. orr.
· -Din-dan, balendan, urkatu, urkatu, urkatu! -hasi zen aita haur moduan imintzioka Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.