Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dimetilglioxima (corpusean dimetilgloxima eta dimetilgliosima) iz gai kimiko konposatua CH3C(NOH)C(NOH)CH3 formulakoa.
Azido fluorhidrikoz eraso, horra burdinarekin amoniakoa, horra nikelarekin [...] dimetilgloxima, horra magnesioarekin fosfatoa, beti berdin, egun santu guztietan: berez, ez zen oso kilikagarria. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.
Goizaldeko hirurak jota, hona emaitza: lehengo nikel-dimetilgloximazko lainotxo gorrixka barik, prezipitatu nabariki oparo bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.