Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diluitu, diluitu, diluitzen 1 da/du ad soluzio baten kontzentrazioak behera egin.

Hartara, mantendu egiten da gorputzeko ur kantitatea, eta odola diluitzeko eta hura berriro kontzentrazio normalera bihurtzeko erabiltzen da handik aurrera gorputzeratzen den fluidoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Larruazalak urari nolanahi pasatzen utziko balio, beste mintz askok bezala, bainuontzian puzteko arriskua genuke, ura larruazaletik barrura odola diluitzera sartu ahala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Grezieraz, edo demotikoz [...], tinta horia mirra-uretan diluituz idatziak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

2 irud/hed

Bere ahotsari nolabaiteko narritadura itoa adierazten utzi zion lehen aldiz, nahiz eta nolabait baketsua zen tonu batean diluitu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 105. orr.

Justu-justu jaio zen helenismoan hezia izateko garaian, Mendebaldearen Goiz Aro Modernoko "Berpizkunde" oraindik diluitu gabeari zegokion heziketan, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 404. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ekuazioa xuxen betetzen zen soluzio diluituetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

Prozesu garrantzitsu asko ez lirateke gertatuko ura eta beste substantzia batzuk igaroko ez balira soluzio diluitu bat eta soluzio kontzentratu bat bereizten dituen mintz batetik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Arazo bera dute arrainek, haien odola ere, gurea bezala, itsasoko ura baino askoz diluituagoa baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus