Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dilingo 1 adlag dilindan, zintzilik.
Papera ezpain izkinan dilingo atxikitzen zuen, ezker eskuaz eskuineko ahurrean tabakoa abar fin moldatzen zuela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 193. orr.
Zuhaitz aldaxkaren puntan dilingo zegokeen hosto idor herbal bat zela zirudion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.
2 irud/hed
Orain gelditzen da zinez dilingo Santa Gurutzeko elkartetxeko beste hamaika langilen geroa. Herria 2003-09-25
Antolabiderik ez bada ezagun, eskolek dei eginen diote auzitegiko adituari, sobera denbora huntan gauzak dilingo daudela. Herria 2001-09-13