Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dilindatu, dilinda, dilindatzen 1 da ad dilindan egon.

Gogoan daukat artaburu heldu ederrak dilindatzen ziren ene leihoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Haren paparoan gurutzea dilindatzen zen eta horrek salatzen Erromako Elizarekiko menekotasuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 252. orr.

Maddi apezaren lepotik dilindatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.

• 2 du ad kulunkatu.

Aldirietako azken kaleetaraino iritsi eta haizeak balantza eztian dilindatzen zituen zuhaitz soildu batzuk ikusi nituen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

3 zintzilikatu.

Ikasgelaren murru batean dilindatuak zituen nik egin marrazki zenbait, batean behi pare bat uztarturik goldea tiratzen zutela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 49. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Kulunka egiten dute arropek, sareek, soka bilduek, esponjek, zurezko kaiolan dagoen perikitoak eta krabelin gorriz beteriko lorontzi dilindatuek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus