Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Historia bi poloren arteko dilinda gisa harturik: "abstrakzioaren" poloa alde batetik, estilo zehatza inorganikoa duena, [...] eta Einfühlung poloa bestetik, naturalismoarena, [...] joera eta xede indibidualak mamitzen dituena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.
Egoera prosaiko batean murgildua nago oraindik, ibili arau erdi lo, besoak halako dilinda malin batean ari eta ari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.
Malkoak dilinda zeuzkan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.
Belarritako luzeak dilindan eta zapatillak zangoetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.
Jarririk nago, besoak dilindan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.
Aho zabalik, ezpaina dilindan hurreratu zen dendara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.
Hura urkabean ikustea desiratu zuen, mihia dilindan, begiak hobietan ateratzeko zorian. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.
Usoak dilindan zeuden zetazko zapiak bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.
Begien aurrean dilindan nuen kinkearen argia da oroitzen dudan azken gauza. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 121. orr.
Plastikozko sokatik dilindan ziren ohe estalkiak hartu zituen mutikoak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 114. orr.
Denen aitzindari, gure argazkilari Patxiren mototsa, bizpahiru kamera lepotik dilindan. Herriko etxean, balkoitik dilindan nik dakita zenbat bandera, frantsesa, nafarra eta euskal ikurriña barne. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.
Theok paltoa estekatu zuen, papoan dilindan zerabilen LAPDko sherif plaka, oihal zuri zatiaz kukutzen entseatu zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.
· Apaleko folioa txerta-lekutik askatu, eta airean dilindan erori da, udazkenean orbela erortzen den gisan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 183. orr.
Titiak dilindan zebilzkion, norbait popatik ematen ari baitzitzaion txakurka zegoelarik. Aitor Arana «Onan», 2000 - 39. orr.
airean dilindan (4); belarrietatik dilindan (3); besoak dilindan (8); besotik dilindan (3); dilindan ezarri (4); dilindan gelditu (3); dilindan ibiltzeko (3); dilindan ikusi (3); dilindan utzi (5); dilindan zegoen (7); dilindan zeraman (4); dilindan zeuden (6); dilindan zituen (4); lepotik dilindan (15); sabaitik dilindan (3); soka batetik dilindan (3); sokatik dilindan (6); zuhaitzen gainean dilindan (3)