Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diligentzia1 (orobat dilijentzia g.er.) iz bidaiarien garraioan erabiltzen zen zaldi orga handia.

Sei mandok tiratutako diligentziari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 83. orr.

Lau diligentzia pasatzen ziren handik egunero, eta nire ardura mandoei jaten eta edaten ematea zen, eta haiek garbitzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Andresek berokia jantzi eta diligentziara igo zen; errepide hautsez betean aurrerantz jo zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 244. orr.

Hurrengo goizean, diligentziak bere bideari ekin zion ostera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 157. orr.

Diligentziak geldialdia egiten zuen bihurgunean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 54. orr.

Dilijentzia haiek sarrerako zubi altxagarria pasa eta, Plaza Zaharra gurutzatu orduko, Eskotilla kalean barrena jarraitzen gintzaizkien gu, korrika eta oihuka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Diligentzia lauhazka zihoala maldan behera, sasian sartu zen idi izutu dohakabe bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.

Eskolta ematen dio diligentziari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Diligentziak kudeatzen zituen, maltzurkerian eta ijitokerian ibiltzen zen beti.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Gizondutakoan ez nintzela nekazaria izango agindu nion neure buruari, diligentziako nagusia izango nintzela, maiorala alegia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Trenak bazterrean utziko zuela diligentzia, eta bazterrean utziko ninduela ni.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus