Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dilema iz era berean onak edo txarrak diren bi irtenbideren artean hautatu behar den egoera.

Apaizaren taldeko batek, altoa emanda, jaitsarazi zuen [...] gailur mistiko haietatik, epelak hartu edo gurekin etorri dilema soila aurkeztuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 114. orr.

Zuk agirian jarri duzu bidegabekeria bat, eta dilema latz baten aurrean ipini duzu jendea: isilik bazaude onartzen duzu abusua, onartzen ez baduzu hitz egin behar duzu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 340. orr.

Estatutuaren aurreko garaietan, eztabaida nagusietako bat erreformaren eta hausturaren arteko dilema zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Unibertsalaren eta partikularraren arteko dialektikan jarri izan ohi dira sarritan euskaldunena bezalako herri txikien dilemak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Ez dit dilema guztiz sakon eta neure-neurea erabakitzeko aukerarik eman: heroi naiz ala bilau?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Azken batean, merkatua bai edo merkatua ez, edo estatua bai edo estatua ez eta gisako dilemak, hein handi batean, faltsuak direla ikusi da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.

Dilema garbia izan da: subiranotasuna eta boterea ez galtzeko, lehenik subiranotasuna eta boterea entregatu egin behar.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

Torturaren inguruan sortzen diren dilema moralak "klasikotzat" har ditzakegu etikaren alorrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dilema bat (3); dilema baten (5); dilema baten aurrean (3); dilema hau (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus