Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorputz-atal guztiak handituak zituen, eta zainen dilatazioagatik dena desitxuratua ikusten zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 272. orr.
Alpeetatik jaisten den udako haize beroak eragindako sapak, bat-batean badator behintzat, pertsonarik zuhurrena erotzerainoko dilatazioa eragin omen dezake neguko haize hotzak uzkurtutako burmuinetan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.
Espazio bat betetzen duen dilatazioak, beroak esaterako. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 102. orr.
Izterren dilatazio hezeari so gelditu nintzen, halako miresmen atabiko batez. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 122. orr.
Musika denboran da, eta gertatzen den gauza bakoitza bereganatzeko halako dilatazio bat behar du. Berria - Kultura 2004-03-31