Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dikzio iz hitzak ahoskatzeko era. ik ahoskera.
-Argi behar du dikzioak eta entzuleek ezagutzeko moduan interpretatu behar da doinua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 224. orr.
Ingeles talde on guztiek bezala, ahoskera edo dikzioa asko zaintzen dute. Berria - Kultura 2004-03-18
Lehenengo parte osoan errejistro erdi grabea landu zuen gehienbat, eta esakera edo dikzio perfektua erakutsi zuen. Berria - Kultura 2004-02-01