Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diktatu, dikta, diktatzen 1 du ad pertsona batek hitzak edo esaldiak, beste batek idatz ditzan, ozen esan.

Neskatxa gazte horrek izkiriatu dion gutuna, nik diktatu nion.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 497. orr.

Pentsa zitekeen bere bizi-egitaraua diktatu ziola hil aurretik aitak mutil gazteari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

Joan paper eta lapitz eske; nik diktatuko dizut idatzi behar duzuna.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 18. orr.

Gaurkoz ez gara gauza Frantziskok idazki hau noiz idatzi edo diktatu zuen zehazteko. Aldi eta toki berean kokatzen da diktaturiko idazkietan azkena den Anai Bernardoren Bedeinkapena ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 92. orr.

Sekula ez dakite nola diktatu, eta diktatzen hasten direnean batere zentzurik ez duen gauzaren bat esan ohi dute beti.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.

Eta zure urratsak gida ditzadan, zure hitzak dikta diezazkizudan galdatzen didazu!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 99. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bertso diktatuak dira gehienak, ez bete-betean inprobisatuak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 200. orr.

Nobela honetan gutun diktatu asko dago eta horrek baliabideak ematen dizkio idazleari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 19. orr.

Ez zuen zakurrak, hartan ari ginelarik, fraidearen diktatua eten zezakeen ezer egingo.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 29. orr.

Ongi ikusiko dut norbaitek idazlearen estiloa eta diktatuaren traketsa hitz ederragoz apaintzea, aski baitut nire aldetik idazle trebe eta iaioagoei gaia eskura jartzearekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat diktatu zion (3); diktatu eta (3); diktatu zion (4); diktatu zuen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus