Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diktadura ezarri eta internazionalismo proletarioa gauzatu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.
Diktadurak eta autoritarismoek aurpegi asko dituztela. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 143. orr.
Gogoratzen haiz nola borrokatu ginen diktaduraren kontra? Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 13. orr.
Francoren diktadurak agintzen zuen; beraz, poliziak nahi beste egun eduki zezakeen edonor komisarian. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.
Diktadurako epaitegi militar baten aurrean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 100. orr.
Diktadurako desagertuen aldeko omenaldi ugari egin zituzten atzo Buenos Airesen. Berria - Mundua 2006-03-24
Raul Alfonsin presidentearen garaian onartu zituzten diktaduraren erantzuleei immunitatea emateko legeak. Berria - Mundua 2006-03-24
Diktaduraren kontrako borrokan, aurreko muturrean ibili ginen demokraziaren alde. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.
Gizon hura gudarosteko kapitain bat zuan, diktaduraren garaian. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 83. orr.
Argentinako diktaduratik ihesi jo zuen Quitora. Berria - Kultura 2006-03-03
Ez duzu uste diktaduraren azkena hurbil egon daitekeenik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.
Aurreko 40 urteak diktaduren urteak izan dira herrialde horietan; zehazki, langileen aurkako diktaduren urteak. Berria - Kultura 2004-12-29
Diktadura militar baten mende gaude; askatasuna berreskuratzeak esan nahi du zapalkuntza militar hori ezagutu eta aurre egin behar zaiola. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 116. orr.
Ezerk ez zion galarazten diktadura politiko bati espetxean sartzea zientzialariak, "zientzia burges" bat praktikatzen zutela eta. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.
Erresistentzia kutxak hustuta zeuden urtetako diktadura gogorraren ondoren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.
Hamar urteko diktadura iraultzailea beharrezkoa duk, Frantzia bezalako herrialde bat askatasunean bizitzen ohituko bada. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.
Urteak eta urteak iraungo zuen diktadura ilun bati ireki zitzaizkion ateak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.
Botere ekonomikoak kontrolatutako diktadura faxista batean bizi gara. Berria - Mundua 2006-04-09
Izularri ideologikoaren eta diktadura poliziakoaren presiopean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.
Fidelek diktadura zikin eta usteldu bat erorarazi zuen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.
1945 eta hurrengoak: diktadura estalinista, errusifikazio politika. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.
Eibar errepublika independente moduko bat izan zen urte luzetan Bizkaia eta Gipuzkoa nazionalista eta zintzokoteen erdian, abadeen diktaduratik libre samar. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 32. orr.
Ez da beti amore eman behar gorputzaren diktaduraren aitzinean; batzuetan, gutxien uste denean, Minoria Arrazionalak irabazten du. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 153. orr.
Katolikoen hurrengo aita santuak «erlatibismoaren diktadura» hautsi beharko lukeela esan du Ratzingerrek . Berria - Harian 2005-04-19
Horiekin batera merkatuaren diktadura ezarri da, edukien degradazioa eta audientzien alienazioa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 33. orr.
Enpirismoaren diktadura esaten diot nik. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 107. orr.
Andresek ezarri nahi zuen diktadura zientifikoa ez zen onartzen etxe hartan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.
Diktadura egoera batean, jo dezagun, edozein erakunderen aurkako erasoak [...] bakoitzaren berezitasunez gain, denak batzen dituen egoera komun zerbaiten aurka doaz. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.
Areago, Ernest Hemingwayren itzulerak diktadura erregimenari mesede egin zion. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 270. orr.
Diktadura podore islamista baten eta herritarren artean. Herria 2005-05-19
Diktadura-garaiko vietnamitetan botatako paskinen bilduma harrigarria osatu dute Lazkaoko beneditarrek. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
argentinako diktadura (3); augusto pinocheten diktadura (4); azken diktadura (3); diktadura amaitu (5); diktadura batean bizi (3); diktadura bizi (3); diktadura denboran (4); diktadura ezarri (7); diktadura garaian (28); diktadura garaiko (21); diktadura garaitik (3); diktadura gogor (3); diktadura militar (7); diktadura militarra (5); diktadura militarrak (4); diktadura militarraren (4); erlatibismoaren diktadura (3); francoren diktadura (15); francoren diktadura garaian (3); iraungo zuen diktadura (3); pinocheten diktadura (7); pinocheten diktadura garaian (4); proletargoaren diktadura (3); urteko diktadura (5)
argentinako diktadurako (3); argentinako diktaduran (3); diktadurako biktimei (4); diktadurako biktimen (6); diktadurako krimenengatik (3); diktaduraren aurka (10); diktaduraren aurkako (5); diktaduraren garaian (7); diktaduraren kontra (3); diktaduraren kontrako (4); diktaduraren ondoren (3); diktaduren aurka (3); francoren diktadurak (6); francoren diktadurako (5); francoren diktaduran (4); francoren diktaduraren (11); jeneralaren diktaduraren (3); pinocheten diktadurak (3); pinocheten diktaduran (4)