Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diktadore izena, ez da nahikoa irakurlea leziatzeko? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 120. orr.
Dominikar Errepublikako diktadore Rafael Leonidas Trujilloren lekaioek eta morroiek trebe jarduten zuten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 276. orr.
Espedizioaren helburua Machado diktadorearen erregimena behera botatzea da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 33. orr.
Irakeko diktadoreari amore emanarazi beharrez, beren populuen iritzia enganatuz, gerla-bideari fidatu zaizkion Ameriketako eta Europako zenbait estatuburu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.
Zartatu zen bonba bainan ez zuen hil diktadorea. Herria 2004-07-29
Bukatuko ote zen diktadura diktadorearen heriotzarekin batera? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 93. orr.
Eta hori da diktadoreei min handiena ematen diena: diren bezalakoak azaltzea arte-obra batean. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 75. orr.
Franco gure diktadore zaharra itzaltzera zihoalarik, [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.
Pinochet, Xileko president eta diktadore ohia, 89 urtetan, arras gaizki da burutik beheiti berriki ukan duen histura larri batekin. Herria 2004-12-23
Esanguratsua zen diktadore komunisten ohiko epiteto kutuna "bake-maitale" izatea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.
Berlusconi diktadore sasikoa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 40. orr.
Gutierrezek diktadore izenda dezake bere burua. Berria - Harian 2005-04-20
Diktadore batek bere ihesean abandonatu eta sasiek hartutako udako etxalde dekadentea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.
Argi eta garbi dago gehiengo osoa ukanez gero lege Biltzarrean, diktadore gisa jokatu dela Aznar. Herria 2004-03-25
Kontsumitzaile horiek berak omen dira "diktadore globalak". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.
Bueno, hainbesteko erantzukizuna duen postuan dagoen pertsonak beti izan behar du zuzena, diktadore samarra esango nuke, aurpegira barre egiten dizutelako bestela jokatuz gero. Berria - Kirola 2006-03-01
Ildo horretan, Txabarriren «diktadore jokaera» kritikatu eta berarekin ados ez daudenak «baztertzea» egotzi zion. Berria - Euskal Herria 2004-09-29
Gobernua eta Hauteskunde Batzordea horren aurka agertu zirenean, diktadore portarea zela salatu zuten taldeok. Berria - Mundua 2004-01-25
Sila bezalako diktadore despotiko baten bitartez, hark desegiteko izan zuen kemen berbera eraikitzeko duen baten bitartez, alegia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 74. orr.
Desegokitasun astronomikoek iraun egin zuten Julio Zesar astronomoen konklusioei diktadore-laguntza emateko egoeran egon eta "juliotar" egutegia sartu zuen arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.
augusto pinochet diktadore (8); diktadore gisa (4); diktadore handia (4); diktadore ohia (14); diktadore ohiak (9); diktadore ohiaren (19); diktadore ohiari (3); diktadore zaharra (3); diktadorea auzipetzeko (4); diktadorea hil (10); diktadorea hil ondoren (3); franco diktadorea (9); marcos diktadoreak (3); pinochet diktadore ohiaren (3); pinochet diktadorea (3): franco diktadoreak (4); txileko diktadore (10); txileko diktadore ohia (3)
amerikako hainbat diktadorek (4); diktadorearen agintaldian (4); diktadorearen aurkako (5); diktadoreari etxe barruko (4); diktadoreari etxe barruko (4); duvalier diktadorearen (5); franco diktadorearen (14); marcos diktadorearen (6); pinochet diktadorearen (5); trujillo diktadorearen (3)