Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dikotomia 1 iz adigai edo kideko bat bi alderditan zatitzea, bereziki biak aurrez aurrekoak edo oso desberdinak direnean.

Ohiko dikotomietan (behagarri/ez-behagarri; behagarri/teoriko, etab.) erori gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Homeroren hori ez zait iruditzen batere formulazio kaskarra Fictio sive realitas dikotomia gainditu eta biak, fikzioa eta errealitatea, uztartzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 16. orr.

Deskribapen honek gramatikal/ez-gramatikal dikotomia orokorrago egitea eskatzen du, gramatikaltasun-mailen ideia bat garatuz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 160. orr.

Lan honetan ez dugu dikotomia hori jorratuko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.

Dikotomia binomio laguntzaile bihurtu behar.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 418. orr.

2 (izenondoekin)

Gure kasuan, dikotomia faltsu horrek, bata bestearen arerio bailitzan, bi aukeraren artean hautatu beharrean jartzen du: euskalduna izatea edo unibertsala izatea, ezinbestez bietarik bat aukeratu behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

Prozesuan, jakina, interes intelektual eta sozial desberdinak eta heterogeneoak agertzen dira, ohiko terminologian interes epistemiko eta ez-epistemiko dikotomia absolutuan banatzen zirenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

Hirugarren gai-zerrendaren bertutea da dikotomia absolutu hori berori kontingentea dela erakustea  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bigarren, gizadiaren arraza-dikotomia hori erlijio-, kultur, politika- eta ekonomi dikotomiekiko desberdina zen gaindiezina zen leizea ezartzerakoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da dikotomia (4); dikotomia hori (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus