Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atal hau aurreko atalaren bukaeran azterturiko Juliano filosofo enperadorearen kasutik sortutako digresio bat da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.
Istorio bitxi bat kontatu zidan, tarteka-marteka karabineroen eta italiarren kontra egiten zituen digresioz zipriztindua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 243. orr.
-Gaztigatzen diogu salatuari, bere digresioekin jarraitzen baldin badu, eten eginen diogula mikrofonoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 217. orr.
'Mugimendua'ren benetako esangurari buruzko digresioa. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 73. orr.
Barka bekit digresioa baina, burutazio hau hona ekartzean Händel handiaren Israel Egipton oratorioa entzuten ari naizela ohartu naiz. Berria - Kultura 2004-01-21
Premiazkoa da zure kimikari solaskideak, digresioen hain zalea bera, lehenbailehen handik bide zuzenera itzul zaitzan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.
Izkribatzaile trebatu gabe baten lana zen nabarmen: erretorikoa, erdizka zintzoa, digresioz eta laudorio neurrigabez betea, hunkigarria, pedantea eta trabatsua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.
Gauzak azaltzeko nire metodoa digresioa da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 15. orr.
Digresio ttiki bat orain argazkiei buruz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.
Kontakizunari ondo datozkion digresio historiko eta kultural batzuen ondoren, lapurren haitzuloraino eraman dut Abaxi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.
Ez zen falta noski bertan digresio pintoreskoa eta apostrofe beregainekoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.
Lehen begi-kolpean ez dirudi digresio moralizatzaile hauek nahikoa zerikusirik dutenik Raimundo Silvak Mogueime pertsonaiatzat onartzeko eduki dituen erresistentziekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 230. orr.