Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dignitate 1 iz autoritatea edo ohorea dakarren kargua.

Soldadua Erregearen dignitate gorenari bakarrik dagozkion aintzazko arma beraz apaindua izatea!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Zuk, benetan, guztien gainetik goza zenitzakeen bonbaziak eta ohoreak eta munduko kargu gorenak, zeure esku baitzenuen Enperadore ospetsuarekin eskubide osoz esposatzea, zeure eta haren dignitateari zegokion aintza dirdaitsuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1195. orr.

2 duintasuna.

Guraso triste haien umeak ginen eta dignitatez bederen, edo urguilu propioz, ez genuen lur eta behi gorotz urrineko "pasibitate" haren pairatzea merezi, ziotenaz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 88. orr.

Enetzat dignitate kontu bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 152. orr.

Blasen presentziaz ohartzean geldirik geratu zen, dignitatez, eta hotzean geratu zitzaion begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus