Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dignatario (orobat dignitario g.er.) 1 iz autoritate, izen edo ohore handiko kargua duen pertsona.
Erregearen mozkorraldiak, printzearen txiste arrazistak, erreginaren ateraldi zelebreak, presidentearen eta gainontzeko dignatarioen duintasun-eza, gortearen inguruan burutzen ziren hamaika negozio ustelen eragiketak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 77. orr.
Buruzagi zenaren dignitario zaharrek. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 84. orr.
2 goi dignatario
Goi dignatarioei emandako arrain goitizen haiek, hogeita hamar sosean esleituriko kondesa eta baronesa haiek Manoury jauna barreneraino izutu zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.