Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

digitu (orobat digito g.er.) iz 0-tik 9-ra bitarteko ikurretako bakoitza. ik zifra.

Telefono zenbakia duen papera han dago oraindik, mahaiaren gainean, sei digitoak markatzea baino gauza errazagorik ez dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 271. orr.

Ondoren hamar digituko zenbaki bat, 917 eskualde-zenbakiarekin hasten zena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Kontrol kabina presurizatuan bi kreatura adimentsu zihoazen [...] paralaxia akats ñimiño batengatik -algoritmo baten azken digituan, hain zuzen ere-, Lurraren eremu grabitatorioan sartuak zirenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Lehenengoan zehatz-mehatz deskribatzen zuen [...] Singapurko burtsaren erorketa, eta bestean, digitu batean ere hutsik egin gabe, hiru hilabete geroagoko inflazio- eta langabezia-tasak zeintzuk izan ziren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 97. orr.

· Aritmetika bitarra erabiltzen du konputagailuak, hau da, biko eskala bat; eskala horretan, bat eta zero dira digitu bakarrak, eta, beraz, bai edo ez erabaki besterik ez dute egiten eragiketa aritmetiko guztiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus