Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autoko koadro digitalera egin nuen so: 99.08.05 01:32 17.5ºC. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Denbora beti aurreraka doan irudipena (gertairudia, esango luke Orixek), areagotu egin da erloju digitalak ugaldu direnetik. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 129. orr.
Termometro digital zehatzak, azalerako eta barruko tenperatura (k) neurtzeaz gainera, bere kronometroak jakinaraziko digu elikagaia noiz dagoen prest, beroaldia amaitutakoan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.
Ate aurrean gelditu naiz, itxita zegoen, kode digital batez. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 83. orr.
Postmodernitatearen gizakia homo digitalis bilakatu da, gogoeta abstraktu eta analitikorako gero eta elbarrituago, gero eta ezinduago. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.
2004rako aurreikusi den telebista analogikoaren ordez, digitala sartzen denean aldaketa handia etorriko baita. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.
Teknikariak paper bat atera zuen besapean zeraman karpetatik, zinta metriko bat soineko poltsikotik, eta argazki kamera digital txiki bat. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 124. orr.
Nire kolega honek zortzi pistako grabagailu digital bat eta mahai bat utziko dizkigu gure diskoa izango dena grabatzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 216. orr.
Irudi digitalaren munduan dauden joera berritzaileen erakusleiho handia da Artfutura jaialdia. Berria - Kultura 2004-11-10
Udazkenean, telebista digital interaktiboa zerbitzua ematen hasi nahi du Euskaltelek. Berria - Ekonomia 2004-09-02
Euskaldun berriaren inguruko filma bideo digitalean grabatu eta gero pasatuko dute zinemara. Berria - Kultura 2004-08-01
Bisa eta pasaporteetan argazki digitala, hatz markak edo betseina ipiniko dira. Berria - Mundua 2004-03-26
Mendea bukatzen ari ginenean sinadura digitala garatzen ari ziren euskal epaitegiak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 161. orr.
Globalizazioaren gakoak teleteknologiak dira (satelitea, diru elektronikoa, informatika, Internet, sare telematikoak, teknologia digitala, CD-Rom, DVD, errealitate birtuala, adimen artifiziala, bioinformatika eta beste horrenbeste). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.
Komunikabideen arteko konbergentzia digitala aztertu behar genuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 183. orr.
Gasteizko egitarauarekin alderatuta, Resfest 2004 zinema digitaleko jaialdiko hainbat eduki aurreratuko dituzte Donostian. Berria - Kultura 2004-11-10
Arte digitalak hamar urteko historia besterik ez du. Berria - Kultura 2004-01-13
Euskal Agiritegi Nazionala euskarri digitalean eratzeko. Berria - Kultura 2004-10-28
Aro digitalean, ordea, bi zenbakirentzat bakarrik dago tokia, eta hirua bazterketaren zenbakia bihurtu zaigu horrenbestez. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 177. orr.
Gazteentzako agerkari digitala jarri dute 'bertsozale.com' webgunean. Berria - Kultura 2006-04-08
'Cyclingnews.com' kazeta digitalak 2005. urteko txirrindulari onena izendatu du. Berria - Kirola 2006-01-05
Prentsa digitalak izugarri egin du gora mundu osoan, azken bost urteotan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.
Hilaren 10ean halako amets hutsa, edizio digitalean, paperera pasa ez zena: [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 86. orr.
Ostegunean, El Diario Vasco-ren edizio digitala irakurtzen: [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 132. orr.
Kontsultarako entziklopedia digital garrantzitsuenetako bat da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 20. orr.
Telebistan ere ez nuen edizio digitalik ezagutu. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.
«Europa itxaroten ari zen musika denda digitala» sortu du Apple enpresak. Berria - Kultura 2004-06-16
Googlek eratu nahi duen liburutegi digitalaren antzekoa izango da. Berria - Kultura 2006-03-28
Euskal Liburutegi Digitalaren Ataria (www.euskadi.net/LiburutegiDigitala) erakunde bien arteko akordioari esker jarri da abian. Berria - Kultura 2004-06-10
Europako Liburutegi Digitala sortzeko lehen pausoak ematen ari dira. Berria - Kultura 2006-03-28
agerkari digitalak (3); arte digitalak (5); digital bat (3); digital eta (3); digitala eta (6); digitala osatzeko (3); digitala sortu (3); digitalak atzo (3); edizio digitala (3); edizio digitalak (4); enpresa digitalak (4); kamera digital (4); liburutegi digitala (6); liburutegi digitalak (3); mapa digitala (3); teknologia digitala (3); telebista digital (3); telebista digitalak (8); tokiko telebista digitalak (5)
aro digitalean (3); bideo digitalean (3); digitalari buruzko (4); digitalean egindako (3); digitalen bidez (3); digitaletan euskararen (4); digitaletan euskararen presentzia (3); edizio digitalean (4); euskarri digitalean (3); formatu digitalean (3); garai digitalean (3); liburutegi digitalaren (4); liburutegi digitalean (5); telebista digitalaren (3); telebista digitaletan (4); telebista digitaletan euskararen (4); tokiko telebista digitaletan (3)