Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

difusio 1 iz jariakin edo kideko bat hedatzea.

Oxigenoaren barneratzea eta karbono dioxidoaren (hondakin nagusiaren) kanporatzea difusioaren bidez egiten da: prozesu sinple bat da difusioa, kanpoko eta barruko kontzentrazioen arteko aldearen mende dagoena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Uzkurdura abiarazteko behar den kaltzio ioien kontzentrazioa ezin da handitu difusioaren bidez ez bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

2 zabalkundea, hedapena.

Difusioa, espazializazioa interesatzen zaigu; ñabardurak eta ukituak manipulatzen ditugu.  Berria - Kultura   2004-02-06

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Difusio-bobina bati konektaturik dago igorgailua; sabelaren larruazalean kokatzen da, plastikozko estalki baten barruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Einstein eta giza erlazioen bilakaera aldatu zuten difusio fenomenoak.  Berria - Harian   2005-09-06

Distantzia laburretan baino ez da lortzen difusio maila egokia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.

Difusio bidez ere ur kopuru aipagarri bat galtzen da larruazaletik [...] izerdi-guruinekin zerikusirik gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Kanal txikiek ez dute segurtatzen behar adina oxigeno eta elikagai helduko zaienik [zelulei] difusio bidezko prozesu normalaren bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus