Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

difuminatu, difumina, difuminatzen 1 da/du ad lausotu.

Pelikuletan-eta lagun bat identifikatzerik nahi ez denean, itzal moduko batez difuminatzen da haren aurpegia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Gobernuaren erantzukizuna [...] lausotua geratzen zen, difuminatua azpijokozko itsaso baten erdian.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.

Urteak pasatu ahala, difuminatu egin zen -eta egin zaigu- Borgesen ikuspegi politikoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 52. orr.

Gauak ekarri dizkion nahigabe guztiak difuminatuz doaz karrikako asfalto zikina zeharkatu ahala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 85. orr.

Batxilergoko lehenengo urte hartako irakasleak gogoratu nahi ditudanean, laino uher batean difuminatuta ageri zaizkit ia denak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Almibarrak fruta difuminatzen duen bezala difuminatu zion haizeak burmuina.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 48. orr.

Leihoaren eta mahaiaren artean zegoen emaztea, eta haren gorputzaren isla difuminatzen zuen gelako argi motelak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kanpotik zetorren argitasun difuminatuak paretaren zauriak erakutsi zizkidan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.

Baziren lehen planoak eta urrutikoak, baziren argazki difuminatuak, desfokatuak, Fotomaton enpresetatik ebatsiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Ohartu ote zen? deserosotasun sentsazio difuminatu baten menpe, tragoxka luzea eman zion edariari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 22. orr.

Ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra-urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus