Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diferitu, diferi, diferitzen 1 da ad desberdindu, bestelakotu.

Zeren figuren kokaera eta mugidak nolakoak izan, halaxe behar dute poroen formek diferitu, eta hodiak ere ehunduren arabera ezberdindu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 269. orr.

2 diferituan adlag hotsak, doinuak eta irudiak, hartzen diren mementuan ez, baizik eta geroagoko batean emitituz.

Egungo mendebaldeko hiritarrak kontsumitzen dituen ekoizpen gehien-gehienak diferituan, bakarka eta parte hartzeko nahiz elkar ekintzarako aukera gutxirekin kontsumitzen dituela.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.

Barakaldoko Barakaldes frontoian da partida (18: 00ak inguruan hasiko da; TVE1ek goizeko 04: 00etan emango du, diferituan).  Berria - Kirola   2004-10-23

Asegarce enpresak jakinarazi du final hori diferituan emango duela Espainiako La2 kateak, 20: 30etik aurrera.  Berria - Kirola   2004-05-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus