Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diferentziazio 1 iz bereizkuntza, bereiztea, desberdintzea.

Ez da harrigarria garunaren garapenean halako diferentziazioa gertatzea, zentzumen bat hain goiz galdu eta beste zentzumen batzuen konpentsaziozko hobetzearen ondorez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Produktuaren diferentziazio handiagoa versus estandarizazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Hazkundeak [...] diferentziazioa inplikatzen du hazten ari den gizartearen zatien artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 429. orr.

Gero eta diferentziazio handiagoa izango da gizarte desberdinen historien artean, eta garbi dago gizarte desberdinek ezaugarri nagusi desberdinak dituztela, batzuk artean nabarmentzen direlarik, beste batzuk erlijioan, beste batzuk industri asmamenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hazkundearekin batera zertzen den diferentziazio-prozesu objektiboaren kontrapartida subjektiboa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 439. orr.

3 funtzio baten diferentziala kalkulatzeko eragiketa.

Bikoteka antolatuta zeuden lehenengo multzokoak: batuketa/kenketa, biderketa/zatiketa, berbidura egitea/erro karratua ateratzea; eta modu berean zegoen antolatuta pare berria ere: diferentziazioa eta integrazioa bata bestearen alderantzizkoak ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus