Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diferentzia (446 agerraldi, 78 liburu eta 151 artikulutan; ETCn 6.987 agerraldi; cf desberdintasun 982 agerraldi, 98 liburu eta 193 artikulutan; ETCn 12.459 agerraldi; orobat diferenzia g.er. eta liferentzia g.er.) 1 iz desberdintasuna, bestelakotasuna.

Horrela diferentzia sexualaren bestetasuna onartu eta ukatu egiten zen batera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

Hobe da diferentzia errespetatzea, balioestea eta bultzatzea, eta ez uniformetasun militarista zurrun eta ankerra ezartzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 82. orr.

Oso urrundik begiratuta, inurri berdinak dira gizajende guztiak: diferentziarik ez dago.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 141. orr.

Geroago etorri da, diferentzia nazionala arrazan eta holako sakontasun misteriotsuetan bilatzea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.

Funtsean ez dakite bestea/bestelakoa toleratzen; diferentzia bera zaie, funtsean, jasangaitza.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 99. orr.

Orain dela berrehun urte, diferentziaren eta aniztasunaren benetako apologista izan zen Sade.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.

Tolerantzia beti izan da diferentziaren eta "desordenaren" babeserako printzipioa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.

Diferentziarekin bizitzen ikasteko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 114. orr.

Definizioak izan dezan generoa, generoa eta diferentzia, biak behar baititu izan definizio zuzen batek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

2 pl

"Gu" baten karakterea edo homogeneitatea gehiegi azpimarratuz, haren barruko diferentziak ezaba genitzake.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 144. orr.

Diferentzien inportantzia edo inportantziarik eza, ez dago diferentzietan, diferentzion kontsiderazio moldean baizik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 141. orr.

3 aldea.

Horregatik, diferentzia nabaria dago Aro Modernoko zenbait filosofok egindako antzeko saiakerekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

Hamabi arrosaren eta bi arrosaren arteko diferentzia aritmetikoa dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

Garapen-bideko ia herrialde guztietako errenten arteko diferentziek ezabatu gabe dirautenez, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Irabazleak karraskan abiatu dira 9-0 eramanez, galtzaileek ez dutelarik diferentzia hori bete ahal izan.  Herria   2003-09-18

Entsegu baten diferentzia.  Herria   2004-09-23

Zazpi goleko diferentziaz irabazi beharko dio emakumeen taldeak.  Berria - Kirola   2004-09-18

Santi Perezek aldiz, Covatillan eta Navacerradan bost minutuko esfortzuan atera zion diferentziaren erdia atera zion Roberto Herasi 35 minutuko lanean, atzo erlojupekoan.Une oro jakingo dugu nor doan aurretik, zenbateko diferentziaz, diferentzia hori nola handitu edo txikitzen den.  Berria - Kirola   2004-09-28

Txartel-zulatzaileak diferentzia ordainarazi zion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Antagonismoak diferentzia multzoa hartu du eta zelai guztia bi alderdi elkarren aurkakoetara sinplifikatzen du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Europa ikasten ari da balio eta kultur diferentziekin bizitzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.

Irakaslearekin iritzi diferentziarik egonez gero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 79. orr.

Beste horiek glebako jopuak izango ziren, noski, garai haietan jada bazen halako klase-diferentziarik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.

Irudia garuneko bi toki ezberdinetan eta segundoaren ehuneneko baten denbora-diferentziaz erreproduzitu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.

Gol diferentziak erabakiko du, ziurrenik, nork egingo duen aurrera.  Berria - Kirola   2004-09-16

Inkomunikazioa ez zela adin-diferentziari bakarrik egoztekoa, eta bai izaera berezi, aldi berean lotsati eta petral bati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus