Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diferente (455 agerraldi, 83 liburu eta 107 artikulutan; ETCn 4.835 agerraldi; cf desberdin 3844 agerraldi, 191 liburu eta 1289 artikulutan; ETCn 51.090 agerraldi; orobat diferent g.er.) 1 izond desberdina, bestelakoa.

Adituek 500 arraza diferente badirela diote.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 11. orr.

Euskal herri-literaturaren genero eta agerkariak elkarren hain diferente izanik, zentzugabea litzateke genero eta agerkari horiek guztiak metodo bakar baten bidez aztertzen saiatzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Polita da, ironikoa, diferentea eta, era berean, tradizio iragan baten azken alea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 31. orr.

Bertsolari diferentea, euskaldun diferentea, kirolari diferentea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Gauza asko egiten saiatu bazara ere, diferentea izaten ahaleginduta ere, egunerokotasunak jan ote zaituzten kezka sortu zaizu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 16. orr.

Dena da diferentea Indian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

Zertan zen diferentea, hori da esaten hain erraza ez dena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Harem hura Fezekotik diferentea zen oso.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 87. orr.

Horrek erakusten du zer begi diferenterekin behatzen den alde batera eta bestera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 180. orr.

"Erroztapena" Finkielkrautek eta Simone Weilek zein begikera diferentearekin tratatzen duten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 180. orr.

-Marka jartzera eta dirua jokatzera joatea oso diferentea da, Luisa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 254. orr.

Lortutakoa ez da gauzez gabetzea, baizik era diferentean kontsideratzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.

Orain egiten denaren ez oso modu diferentean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 174. orr.

2 pl

Gaztetatik sentitu dut bi mundu diferentetako partaide nintzela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 174. orr.

Kimika berezia izan zen, beti, bi horien artean, larruz eta barruz hain diferenteak izan arren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Izan ere, bi begi pare diferente zituen paisaje haiek guztiak ikusteko: garai bateko begiak (urdinak); eta oraingoak (grisak).  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 26. orr.

Ez da harritzekoa hori gertatzea Euskal Herriko unibertsitateak bi estatu diferentetan banatzen direnez, eta hiru administrazio diferenteren menpean direnez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 185. orr.

Zer arraroa gertatzen den Gasteiztik Bolognaraino joatea mugako poliziarik ikusi gabe, autopista diferenteak baina autopista bakar bat balitz bezala dena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Idazleak eta, batez ere, emakumezko idazleak, diferente izateko eskubidea duela aldarrikatzen du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 69. orr.

Morala zer den ere ez dakigu; biek tesi diferenteak, kasik kontrarioak azaltzen dituzte.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.

3 (adizlagun eta predikatu gisa)

Ordu t'erdi egoten naiz bertan eta beti diferente kobratzen dit amonatxo txinatarrak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Hark diferente jotzen zian.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 80. orr.

Agian hatz-puntek diferente bibratzen dute ukitzen edo ferekatzen dituzten koloreen arabera, ez dakigu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 136. orr.

Interesgarria litzateke, adibidez, Euskal mendiak zein diferente ikusi dituzten Humboldtek eta Hugok alderatzea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 38. orr.

Beste batzuk, berriz, guztiz diferente ikusten ditugu: petralak, itxiak, berekoiak, egoskorrak...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 134. orr.

Ezberdintasunak bi ziren: norberaren larruan diferente sentitzen dela eta, garrantzitsuena, pelikuletan ez bezala altxatu egin zitzaidala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Horrexek egiten gaitu gizakiak diferente beste animalia guztien artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 83. orr.

Euskal herri-literaturaren genero eta agerkariak elkarren hain diferente izanik, zentzugabea litzateke genero eta agerkari horiek guztiak metodo bakar baten bidez aztertzen saiatzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus