Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dieta1 1 iz jaki jakin batzuk baino ez hartzea.

Oliba olioak eginkizun supraestrukturala betetzen du, "dieta mediterranear" ezin politikoago horren ardatz bakarra delako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

Dieta begetariano zorrotz bat arretaz planifikatu behar da, gorputzak behar dituen funtsezko aminoazido guztiak falta ez daitezen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.

Berendia amarengana joan eta, haren janari ezin gozoagoak lagundurik, hemengo dieta betibera -txapati, dal, arroza eta curry- ahanztera saiatuko da.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 161. orr.

Ez, inoiz ez dut etsiko nire dieta iparramerikarrarekin.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

Atkins dieta bultzatzen duen enpresa auzitara, osasun arazoak sortzen dituelako. glutenik gabeko dieta egitea da zeliakoen aukera bakarra.  Berria - Gaiak   2004-05-28

2 janari mota eta kopuruaren kontrola.

Dieta asmatu dute, gosearen bidez sendatzen dute jendea!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.

Denek uste dute biharamunean bizimodu berri bati ekingo diotela, biharamunetik aurrera behar bezala gobernatuko direla, biharamunetik aurrera dieta egingo dutela, baina ez da horrelakorik gertatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 477. orr.

Argaltzeko dieta egin eta ia zeukan pisuaren bosten bat kendu zuen ezkondu osteko lehenbiziko urtean, xarmarik gabeko 70 kiloetatik liraintasunezko 60 kiloetaraino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Dieta oso zorrotz baten bitartez, eta bere burua asko zainduz, aurrera ateratzea lortu zuen Wattek; guztiz galdu zituen mutiko potolo samar eta zoriontsuaren plantak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.

"Dieta pixka batek ez dio kalterik egiten inori" errepikatzen zuen amak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 74. orr.

Mendebaldean dietarik dieta gorputz idealaren atzetik lehiatzen diren horiek bezalakoxe grina eta itsutasuna erakusten zuela bere helburura iristeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Hainbeste dieta eta hainbeste mediku pasata ere ez zen kilo madarikatu bat gainetik kentzeko gai.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 219. orr.

Guztiei kaloria gutxiko dieta jarri zieten; batzuei gantz askokoa, eta besteei hidrato karbonoetan oinarritua.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Gantz asko duen dietak argaltzen lagun diezaieke emakumeei, kirola eginez gero.  Berria - Gaiak   2006-03-02

3 ohiko elikadura.

Gure etxeko dieta, batatez gain, garbantzu eta dilistetara mugatzen hasi zen, eta, horregatik, gero eta maizago kanpoan bazkaltzen nuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 101. orr.

Etorkizunean gure dieta erruz aldatuko den arren, osasuntsu bizitzeko beharko ditugun funtsezko osagai eta elikagaiak gaurko berberak izango dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Osagai berberak hartuta, askoz ere dieta osasuntsuagoa izango dugu, gehienok konturatzeke ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 74. orr.

Beste edozein animaliak baino dieta aberatsagoa baitu gizakiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.

Dieta urriagatik glukogenoa ahitu bada, gorputz guztian (batzuetan, nabarmen) pilaturik dagoen gantza hartu, eta glukosa bihurtzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Proteina kantitate egokia duen dieta batek hogei edo hogeita hamar gramo urea sortuko ditu egunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Arrainak gure dietan duen eginkizuna arras aldatuko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.

Dieta orekatua egitea da garrantzitsuena, benetan osasun ona izateko sekretua orekan dago.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Zerbitzariak esanda dakit ostiraletan aldatu egiten duela dieta, zainzuriak, amuarraina eta fruta eskatzen dituela,  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 258. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Estudioko arduradunak gero eta dieta-kopuru urriagoak jartzen hasi direlako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 174. orr.

Hamabost kilo ere kentzen zituen dieta aldi haietan.  Berria - Kultura   2004-08-26

· Gizon arraro eta ezatsegin bat zen; barazkijale-dieta zorrotz-zorrotza egiten zuen eta kaleargi itzali baten amultsutasun eta nortasun berberak zeuzkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Behiak 35.000 ditu, eta asko dirudi belar-dieta monotonoz bizi den animalia batentzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.

5 irud/hed

Geldialdi baten premia sumatu zuen; hainbat egunetako dieta: ez Oihaneko Liburutegirik, ez Grosrouvrerik, ez Manausik, ez adiskide leialik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dieta bat (3); dieta egin (4); dieta eta (6); dietak eta (3); dietak ez (3); duen dieta (3); eguneroko dietan (3); eta dieta (9); gabeko dieta (3); glutenik gabeko dieta (3); gure dietan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus