Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diesel 1 iz motorrez mintzatuz, barne errekuntzakoa eta konpresio altukoa dena, erregai astunekin aritzen dena.

Era berean, erregai garbiagoak eta diesel motako motorren gaineko neurriak hobetzea ere proposatu zuten.  Berria - Gaiak   2004-03-03

2 diesel motako motorra.

Punpa elektriko eta diesel indartsuak erabiliz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.

Gure baforearen dieselak Guardaplatako Farolako harkaitzetan habia egina duten antxetak txilioka altxarazten dituenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.

3 diesel motorra duen ibilgailua.

Edu, ez ezaala sekula diesel kaka bat eros, ez ezaala!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

4 diesel motorrentzako erregaia.

Horrezaz gain, baina, gai kutsakor gutxiago isurtzen ditu biodieselak ohiko gasolioaren edo dieselaren aldean.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Gasolina esportazioak %33 jaitsi zituen [Txinak] iragan hilabetean, dieselaren inportazioak, berriz, %175 igo zituen 2003ko uztailarekin alderatuta.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

Diesel garbia jartzeko aukera daukagu orain, baina jende gehienak betikoa jartzen jarraitzen du, merkeagoa delako.  Berria - Harian   2006-02-18

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

CAFek amaitu duen azken lanen artean dago Dublin eta inguruetarako diesel trena.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Gure trena (Campeche-Palenque-Coatzacoalcos) nik uste baino hobea suertatu zen: diesel-makina eta lau bagoi, aire egokitu eta guzti.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.

Mallorcako Tren Zerbitzuetarako 10 diesel unitate.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

Diesel motorrak berez ez dira gasolioarekin kurritzeko asmatuak, baizik eta olio erregaiekin.  Herria   2005-11-17

Diesel motor batek baino gas toxiko gehiago botatzen du erretzaileak.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Palenquek badu diesel-motor bat, argindarra ematen duena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

36 milioi euroren truke, aldi berean diesel eta argindar trakzioa duten eta merkantzietarako erabiliko dituen 12 lokomotor erosiko dizkio Euskotrenek.  Berria - Ekonomia   2006-04-08

Diesel karburadore baten beirazko behatxuloaren aurrean geunden.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Diesel hotsa entzun dugu eta izerdi hotzak geldi lotu gara, geure baitara bilduak besterik ezean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 111. orr.

Diesel usaina, atearen hots metalikoa eta sirenak desberdintzeko gaitasuna ere barru-barruraino sartuak ditugu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diesel motor (5); diesel motorra (4); diesel motorrak (4); eta diesel (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus