Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dibujo (ETCn 62 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian marrazki agertzen da) iz marrazkia.
Oso ondo etorriko zaio dibujo ikastea jostun profesionala egiteko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.
Parisko kabaretetan Toulouse-Lautrec-ek egiten zituen dibujoek bat-bateko interesa sorrarazi baliote bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.
Dibujo lehiaketa irabazi nuenean irribarre egin zidan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 88. orr.
Ezpainetan irribarre urrun baten dibujoak dirau. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 107. orr.