Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dibujatu, dibuja, dibujatzen du ad marraztu.
Hormako posterra, zuri-beltzezko hatz-marka erraldoia dibujaturik zuena, nabari zitekeen oraindik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 84. orr.
Liburu bat azpimarratzen ari garenean, nahi gabe, gure esku ahurrean dibujaturik dauden iragan eta etorkizun posible guztiak ere ari gara iragaten arkatzaren muturraz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 106. orr.
Joxeri bibote azpian irribarre labur bat dibujatu zaiola iruditu zaio Abeli. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 21. orr.