Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dibortzio (orobat dibortza g.er.) 1 iz senar-emazteak elkarrengandik legez bereiztea.

Atzo gauean hain zegoen Friedel haserre, non dibortzioarekin ere mehatxatu baininduen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 96. orr.

Dibortzioa eskatu izan balit, emango nioan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 209. orr.

Dibortzioa legeztatu dute Txilen, bederatzi urteko eztabaiden ostean.  Berria - Gaiak   2004-03-12

Gure artean dibortzioa debekatu behar ez dugulako ustetan jardun dugu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 67. orr.

Oro har, dibortzioa ezin daiteke eman arrazoirik gabe.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 72. orr.

Nire senarra da dibortzioak bereizten gaituen arte...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 200. orr.

Dibortzioa eskuratu duen ezkontideak gorde behar ditu, kalteordain moduan, ezkontza kontratuan itundutako abantailak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

Dibortzioa, poligamia eta izatezko bikoteak gaitzetsi egiten ditu [Vatikanok].  Berria - Gaiak   2004-10-27

Egungo egunean kultu askatasuna da oinarrizko legea eta erlijio doktrina gehienek baimentzen dute dibortzioa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 315. orr.

Chaim Mattosi, gizon erotzat zutenez gero, ez zioten baimenik eman dibortzioaren jardunbideak abian jartzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Julie Lescaut dibortziatua da, bainan dibortzioa ongi iragan da, aita jiten dela alaben ikustera eta ez duela deus herrarik emazte ohiaren kontra.  Herria   2003-08-14

Horiek horrela, argi dago dibortzioaren onuragarritasuna grinen arrisku eta indarkerian dagoela.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Kontuan hartu behar duzu Nafarroan oso bakanak zirela banantzeak eta legez kanpokoak dibortzioak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 183. orr.

2 irud/hed

Dibortzio handia dago hor Elizaren baitan.  Berria - Gaiak   2006-03-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria.  Elizen arteko biblia   Mt 5,31

Hark 1998ko azaroan aurkeztu zuen dibortzio-eskaera, eta hilabete geroago, dibortzio-ebazpena iritsi baino askoz lehenago, minbizia diagnostikatu zidaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.

Bi ume ditut, eta dibortzio epaiketa baten zain nago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 71. orr.

Hego Euskal Herrian 6.386 dibortzio eta banaketa kasu izan ziren 2004an.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

2004an 2.476 dibortzio kasuetatik 1.611 bikotekideek hitzartuta egin ziren. Ekonomian aurreratuago dauden lekuetan, non emakumea ekonomikoki independenteagoa den, dibortzio tasa handiagoa da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Nork ez du bere inguruan, dibortza egoera ezagutzen, familiako haurridetan, lagunetan edo herrian berean?  Herria   2003-10-23

Dibortzio legearen aldaketa urte luzeetan iraun duen eztabaida izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

· Dibortzio lege proiektua onartu du Espainiako Gobernuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halere, inoiz baino ikasiago eta libreagoa ote da, ezkontz dibortzioen konparazio, inoiz baino aiseago ateratzeko afanean, inoiz baino jende gehiago kartzelan sartzen duen gizartea?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus